Heko moneta: erabilgarri abenduaren 11tik aurrera

Abenduaren 11n, arratsalde partean, izango dute oiartzuarrek Heko moneta eskuratzeko aukera. Izena eman, eta diru trukea eskudirutan egingo da horretarako apropos prestatutako truke guneetan; emandako euro kopurua jasoko dute hekotan -baliokideak dira-. Egunerokorako hainbat gune esleituko dituzte trukerako: aldi baterako truke guneak -azoka, merkatu eta ekitaldiak- zein truke gune egonkorrak -komertzioak-.  Billeteen diseinuak ikusgai daude jada Heko monetaren sare sozialetan.

Related Posts