EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Hitz ikerketa zentroak garatu du Latxa. Doakoa da, eta dagoeneko eskuragai dago herritarrentzat zein eragileentzat. Oso erabilgarria da; izan ere, askotariko laguntza ematen du: euskaraz sortzen du; hogeita bat hizkuntza dakizki eta itzultzaile lanak egiten ditu, euskaratik eta euskarara -Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoan oinarritu dira hizkuntzak hautatzerako gaian-; txostenak laburtzen ditu; irudiak irakurtzeko eta interpretatzeko gai da; informazio eguneratua erabiltzen du -hedabideak ditu iturri: EITB, Berria eta Tokikom-; programatzen ere badaki, eta enpresak bere zerbitzarietan integra dezake.
Enpresaren lan-prozesuetan era pertsonalizatuan txertatu nahi izanez gero, idatzi Hitz zentrora: latxa.hitz@ehu.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri albiste hau.