Aitziber Arnaiz Oiartzungo Udaleko euskara-teknikaria gonbidatu dugu Lanin podcastaren bosgarren saioan. Euskararen inguruko dirulaguntzen inguruan aritu gara berarekin.
Aurtengo berrikuntza nagusiena arlo sozioekonomikoan izan da; laguntza guztiak dirulaguntza lerro berean sartu baitituzte: “Euskararen normalizazioko ekintzak berdin lagunduko dira elkartea izan, merkataritza izan edo elkartea izan”.
Enpresa Lanin egitasmoaren barnean baldin badago euskararen erabilera normalizatzeko edozein ekintza laguntzen du udalak, webgunearen edo dokumentuen itzulpena, kasu.
Aurtengo berrikuntza nagusiena arlo sozioekonomikoan izan da; laguntza guztiak dirulaguntza lerro berean sartu baitituzte: “Euskararen normalizazioko ekintzak berdin lagunduko dira elkartea izan, merkataritza izan edo elkartea izan”.
Urtez urte aldaketa handiak izan dituzte harreran. Horregatik daude merkataritza-plana, Lanin egitasmoa. eta Ola plana (enpresa handietan euskara sustatzeko egitasmoa). Arnaizen iduriko euskararen presentzia lagungarria da produktu hobeak eskaintzeko, eta hori geroz eta nabarmenago dute enpresariek eta dendariek.
Teknikariak gogoratu du dena ez dela laguntza ekonomikoa, askotan zerbitzua da udalak eskaintzen duena: “Udalak zerbitzua eskaintzen duela jakitea nahi dugu, eta behar izanez gero, laguntzeko gaudela jakitea”.
Irratsaioan euskara ikasteagatik ematen dituzten laguntzak ere izan ditu hizpide. Entzun osorik hemen:
Oharra: Sarreran adierazi genuen Bai Euskarari ziurtagiriari buruz arituko ginela. Nahastu egin ginen, ordea; izan ere, gai hori hurrengo saioan izango dugu hizpide.