Arlo sozioekonomikoan euskara indartzeko dirulaguntzak argitaratu ditu Oiartzungo Udalak

Urtero legez, arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko ekintzak lagunduko ditu Oiartzungo Udalak. Maiatzaren hasieran argitaratu zuen deialdia.

Aurtengo berritasuna webguneen inguruan dator. Izan ere, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko baldintza hauek jarri dituzte:

– Euskara hutsezko webguneak, %50, 600 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.
–  Webgunea eleanitza izanda, lehen orrian euskarazkoa lehenetsita badu, edota erabiltzaileak nabigatzailean lehenetsita daukan hizkuntzaren arabera irekitzen dena: kostuaren %50, 400 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.

Gainerakoan, ohi bezala lagunduko diren ekintzen zerrenda duzue jarraian:

– Puntueus domeinua sustatzeagatik laguntza.

– TicketBai tresna lehen aldiz euskaraz jartzeagatik.

– Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzeagatik laguntza.

– Euskara planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko ekintzak.

Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da azaroaren 15era bitarte.

Zure entitate edo enpresan aipatu ekintzaren bat egin edo egin asmo baduzue, eta informazioa jaso nahi baduzue jarri gurekin harremanetan e-posta bidez: lanin@oiartzun.eus.

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude