Euskararen egunerako 27 ideia

Gertu dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Egun hori ospatzea aukera paregabea da euskararen erabilera bultzatzeko eta enpresan giro atsegina eta parte-hartzailea sortzeko. Hona hemen enpresetan aplikatu daitezkeen 27 ideia:

1. Elkarlanean sortutako murala: Jarri paper zuri handi bat eta gonbidatu langileak euren hitzik gustukoenak idaztera. Lanarekin lotutako hitzak ere sar daitezke.

2. Posta elektronikoaren sinadura pertsonalizatu: Animatu langileak euren postako sinaduran “nahi baduzu, nirekin euskaraz” esaldia jartzera.

3. Kafe eta gailetak doan: Egun horretan, enpresak kafea eta gailetak doan jar daitezke, “euskara gozatu eta euskaraz gozatu” kartel batekin.

4. Talde argazkia: Atera argazkia enpresaren kanpoaldean EuskararenEguna ospatzeko eta argazkia zabaldu.

5. Euskaraldiko txapak berreskuratu: Animatu langileak Euskaraldiko txapak berreskuratzera eta egun osoan eramatera. Enpresa moduan Euskaraldian izena eman.

6. Atondu enpresa: Euskararen Eguna dela gogorarazteko kartel eta apaingarriekin.

7. Errigora otzara zozketa: Prestatu galdera-erantzun joko bat euskarari buruz eta irabazleak Errigora otzara bat eskuratu.

8. Euskal musika giroan: Jarri euskal musika lantokiko giroa alaitzeko.

9. Euskarazko photocall-a: Prestatu dekorazioa eta gonbidatu langileak euskarazko hitzekin argazkiak ateratzera.

10. Txiste laburrak: Egun osoan zehar, langileek euskarazko txiste laburrak irakurri eta partekatu, postit-etan jar daitezke, ikusgarriak izateko.

11. Euskararen altxorra: Sortu kutxa bat euskarazko kantak, liburuak, filmak eta podcastak bilduz eta ondoren zabaldu.

12. Euskararen unea: Eskaini ezazu euskal kulturari buruzko 5 minutuko istorio laburrak eta banatu opari txikiak: euskarazko esaldi liburuxkak edo pegatinak.

13. Erronka bideo-katea: Gonbidatu langileak euskararen aldeko mezu labur bat grabatzera eta erronka beste bati pasatzera. Egunaren amaieran, bideo guztiak elkartu eta mini-filma sortu.

14. Hizkuntza paisaia euskaldundu: Enpresako hizkuntza paisaia eguneratu eta euskaldundu.

15. Marrazki txapelketa: Antolatu langileen seme-alabentzako marrazki txapelketa. Euskarazko esaldi gehitu marrazkian (helduak lagun diezaioke). Egutegia egin daiteke marrazkiekin.

16. Euskararen txokoa: Sortu eta martxan jarri euskarazko materialak partekatzeko txoko bat.

17. Euskararen mapa: Prestatu enpresaren euskararen erabilera mapak., nor norekin euskaraz. Berba-kafea: Antolatu euskaraz aritzeko kafe-tarteak.

18. Langileen playlista: Sortu langileen euskarazko abesti gogokoenekin playlist-a.

19. Enpresa tourra euskaraz: Bisitatu enpresako sailak eta aurkeztu lankideak euskaraz.

20. Durangoko azoka: Azokan argitaratuko diren euskarazko liburu eta musika berriak partekatu langileekin.

21. Liburu gomendioak: Parteka itzazu langileen euskarazko liburu gogokoenak.

22. Euskararen lehiaketa: Antolatu euskarari buruzko lehiaketa bat online (Kahoot, etab.).

23. Lekukoa pasatu: Korreo elektronikoak bidali eta lekukoa euskaraz pasatzeko erronka.

24. Euskara ekitaldietan parte hartzea: Gonbidatu langileak euskara eragileek antolatutako ekitaldietan parte hartzera.

25. Ikastetxe eta enpresa bisitak: Antolatu ikasleentzako enpresara bisitak euskaraz, haien ikasketa-prozesuarekin lotuz.

26. “Ate irekiak”: Antolatu euskaltegiarekin elkarlanean enpresa bisita eta ekintza bateratuak.

27. Mahai joko txapelketa: Euskarazko mahai jokoen txapelketa antolatu langileen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude