Oiartzunen kokatuta dagoen Haran enpresak Harrobi diploma lortu du. Harrobik arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa aitortzen ditu. Diploma jasotzeko ebaluatzaile baten ikuspegia eta kontrastea jasotzen dute, aurrera
egiten jarraitzeko.
Atari honen bidez, enpresa zoriondu nahi genuke, hizkuntza-kudeaketan egiten ari den aurrerapausoengatik.
Zure enpresan edo entitatean hizkuntzak kudeatu nahi badituzu jarri Lanin zerbitzuarekin harremanetan. Zure egoeraren araberako plangintza egingo dugu, urratsez urrats.