13 enpresek jaso dute euskara sustatzeko dirulaguntza

Hizkuntza-kudeaketan urratsak egiten dituzten enpresak laguntzen ditu Oiartzungo Udalak, eta 2024an 13 enpresak lortu dute laguntza, iaz baino gehiagok. Enpresa horien kanpo errotuluak, webguneak edo dokumentuak itzuli dira, besteak beste. Nahi izan duen orok Lanin zerbitzuaren laguntza teknikoa jaso dute. Aldako txakolindegiak, adibidez, etiketa euskaraz jartzea lortu du zerbitzuaren laguntzaz. Guztira, 27 enpresekin egin du harremana Lanin zerbitzuak.

Horrez gain, Ekolur enpresak hizkuntzak kudeatzeko plan estrategiko diseinatu eta martxan jarri du. Haran enpresak, berriz, Harrobi diploma eskuratu du.

Azkenik, Carrefour hirpermerkatuak euskara-planaren ekintzak egiteko dirulaguntza eskuratu du.

Hasi berri dugun urtean ere arlo sozioekonomikoa indartzen jarraituko dugu. Zuen zain gaude Lanin zerbitzuko aholkulariok.

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude