[Lanin podcasta 40] Jendaurrean.eus, erakundeak kanpo komunikazioan lagunduko dituen tresna

 

Erakundeek komunikazio publikoa modu erosoan eta eraginkorrean egiteko, ezinbestekoa da hizkuntzak egoki kudeatzea, eta horrek barne hartzen du euskarari dagokion tokia ematea enpresen, administrazio publikoen, kultur eragileen, kirol taldeen eta denetariko elkarteen komunikazioan. Zer egin sare sozialetan? Nola prestatu eledunak? Nola kudeatu hizkuntzak ekitaldi handietan? Zein irizpide erabili hedabideekin?

Gida hau erantzunak bilatzen laguntzeko tresna da. Soziolinguistika Klusterrak ondu du, baina Praktika komunitate gisa artikulatu zen. Hau da, jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileak elkartu dira, izaera eta alor desberdinetako erakunde sozialak, pribatuak eta publikoak.

Otsailaren 20an aurkeztuko dute gidaren filosofia eta ezaugarriak, on line. Aurkezpena ikusteko izena ematea beharrezkoa da. Lotura honetan egin daiteke: https://erabili.liberaforms.org/jendaurreanaurkezpena

Izena emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 18a.

Gidaren inguruan aritu gara podcastean:

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude