Alarma guztiak piztu dira: euskara larrialdi egoeran dago. Larrialdi linguistikoaz hitz egiten dugu, pizkundearen beharraz ere bai. Oiartzungo euskalgintza, ordea, ez dago geldirik, eta horri lotuta osatu du Esnatu saio sorta Oiartzungo Irratiak. Hilabetean behin euskarari bultzada emateko saioak egingo dituzte hainbat eragilerekin.
Lehen saioan Aitziber Arnaiz, Oiartzungo euskara teknikaria, Irati Odriozola UEMAko euskara teknikaria eta Aitzol Perez de San Roman Ttur-ttur elkarteko teknikaria elkarrizketatu zituzten.Â
Hemen duzue elkarrizketa horretako bideo motz bat:
Elkarrizketa osorik entzuteko jo hona: