Lanhitz 2026 webinarra: euskara enpresetan sustatzeko baliabideak eta Lanhitz 2026

Ahize-AEKk euskara enpresetan sustatzeko baliabideak eta Lanhitz 2026ren inguruko informazioa zabaldu zuen webinar bidez apirilaren 23an. Hiru gai nagusi landu ziren bertan:

1. Lanera egitasmoa (Eusko Jaurlaritza).

2. Lanhitz 2026 dirulaguntzak.

3. Enpresabidea hedabideak.

4. Euskara ikasteko doako ikastaroak.

Webinarrak emandakoaren laburpena duzue hemen:

1. Lanera egitasmoa:

Euskara lan mudura eramateko estrategia instituzional berria.

Zergatik? Pertsona askoren bizitzaren erdigunea da lana eta ordu asko pasatzen ditugu bertan.

Helburua: Euskara lanerako tresna, bultzada politiko berria, barne harremanetan eragin nahi da, honetan ari diren enpresen sarea antolatzea, proiekturik ez dagoen eskualdeetan enpresei aukera eskaintzea.

Enpresei zer? Gomendio argiak ematea, ereduak, lerrokatu administrazioekin eta baliabide gehiago eskaini.

Egindakoak:

1. Bilerak egin dira toki administrazioekin eta enpresa esanguratsuekin (industria, merkataritza, ostalaritza, turismoa eta harrera).

2. Diagnostikoa landu tokiko administrazioekin.

3. Orain, Lehentasunak definitzen ari dira eskualdeetan.

4. Etorkizunean: hedatzea eta finkatzea.

Hurrengo pausoak: maiatzaren 27an, talde lana, eskualdeetako proiektuetan ari diren enpresekin. Euskaren inguruko konpromisoak jasotzeko ataria.

INFORMAZIO GEHIAGO

2. Lanhitz 2026 dirulaguntza deialdia (Eusko Jaurlaritza). 

Dirulaguntzaren helburua: euskararen presentzia eta erabilera handitzea.

Enpresaren jatorriak ez du axola, baldin eta langileak eta lantokiak Araba, Bizkai edo Gipuzkoan baditu.

Enpresaren izaerak garrantzi handia du. % 51 baino gehiagoko kapital pribatua izan behar dute.

Zer laguntzen da?

  1. Itzulpenak (webgunea, softwarea, interpretazioa),
  2. Trebakuntza (euskara eskolak)
  3. Berariazko prestakuntza.
  4. Softwarea euskalduntzeko lan informatikoa.
  5. Motibazioa eta sustapen ekintzak (Euskaraldia, Korrika…)
  6. Eusle metodologian oinarritutako dinamikak (langileen arteko harremanak laguntzeko).
  7. Euskara batzordea (lanorduak).
  8. Aholkularitzaren gastua.

4 multzo daude:

1. multzoa: Planik gabeko ekintzak. 5 urte. Gehienez: 6000 € Enpresaren ekarpena % 20.

2. multzoa: Diagnostikoa eta plana egitea. 9000-14000 artean, Datu bilketa, eta zehaztau adierazleak, jarraipenerako maiztasuna. EMEren arabera, Erreferentzia Marko Estandarra. Behin bakarrik eska daiteke. https://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/

3. multzoa: Planeko ekintzak finantzatzeko. Aurrez aipatutako kontzeptuak. 12 urte arte. 35000 gehienez, eta 12-18 artean, 25.000 gehienez, eta tebakuntzakoekin konpromisoa erabiltzeko. Enpresak % 40. HIZKETA aplikazioa bete behar da. https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/

4. multzoa: 18 urtetik aurrera aritu eta gero egon daitezkeen proiektu estrategikoak. 3 urtean behin Bikain ziurtagiria (2 urteko luzapena baldin eta ebaluatzailea edo prestakuntza egiten badu).

Justifikazioa: martxoaren 31 arte. 

INFORMAZIO GEHIAGO

3. ENPRESABIDEA hedabidea:

Duela 4 urte sortu zen hedabidea. Pili Kaltzada izan zen sortzaileetako bat.

Helburu nagusia: enpresa munduko berriak euskaraz ere ematea. Euskara arlo sozioekonomikoan muga izan ordez, aukera izatea.

Negozio ereduari dagokionez, dirulaguntzak jasotzeaz gain, publizitatea eta marka eredua dute.

4. Euskara ikasteko doako ikastaroak.

Langileen gaitasuna hobetzeko prestakuntza saio laburrak emango dira online, maiatzean eta ekainean. Informazio zehatzagoa beste post batean izango duzue.

 

 

Related Posts