Doako hiru ikastaro labur eta online enpresen euskarazko komunikazioa hobetzeko

LANIN zerbitzuak doako hiru ikastaro antolatu ditu enpresen komunikazioa hobetzeko. Laburrak, doakoak eta online dira.
Hauek dituzue:
1. Telefonoz euskarazko deiak jasotzean nola jokatu ikasteko. Euskara gutxi dakiten pertsonentzat. Izena emateko lotura: https://labur.eus/feolozhx
2. Mezu elektronikoakidazten trebatzeko. B2 maila inguru dutenentzat. Izena emateko lotura: https://labur.eus/a52zvrii
3. Adimen artifiziala euskaraz erabiltzeko gako batzuk ikastea. Izena emateko lotura: https://labur.eus/baliabide-digitalak-2026

Hauek dira ikastaroen kartelak:

Telefonoz euskaraz oinarrizkoa (A0)-LANIN

E-mailak euskaraz-LANIN

LANIN-ADIMEN ARTIFIZIALA EUSKARAZ (B2-C1)

Hauetaz gain, beste ikastaroren bat interesatuko balitzaizue, harremanetan jarri LANIN zerbitzuarekin, eta laguntzen saiatuko gara. Mezua idatzi: lanin@oiartzun.eus helbidera.

Related Posts