TicketBai ezartzeko hilabete jakin bat dute entitateek, enpresek, merkatariek eta ostalariek. Softwarea ezartzeagatiko kenkariaren eskaera hilabetez atzeratu ahal izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ogasunak jakinarazi dutenez, ez da derrigorra izango kudeaketa azaroaren 1a baino lehen egitea.
Ostalari eta merkatariek, berriz, 2022ko apirilaren 1a baino lehen eskatu ahal izango dute kenkaria. Gogoratu sektore horretako kideek maiatzaren 1erako ezarri behar dutela TicketBai.
Hau guztia kudeatzeko Kenkariback izeneko tresna sortu du Foru Aldundiak, eta horren helburua da TicketBai ezartzeko inbertsioari dagokion hobari fiskala momentuan bertan egitea.
Horrez gain, merkataritzan eta ostalaritzan digitalizazioa indartzeko laguntzak onartu ditu diputatuen kontseiluak. Establezimendu bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu. Eskaera azaroaren 30a baino lehen egin behar da, Foru Aldundiaren zergabidea plataforman. Hurrengo irizpideak bete behar dituzte eskatzaileek:
- Merkataritzako eta ostalaritzako EJZn izena emanda egotea
- Eskaera egin baino 15 egun lehenago, TicketBai sistemaren bidez, gutxienez, 15 ticket igorri izana.
Irizpide horiek betetzen dituen establezimenduari bi asteko epean esleituko zaio laguntza.