Enpresa eta erakunde pribatuetan euskara-planak babesteko dirulaguntza deialdia ireki zuten asteazkenean, eta irailaren 30era arte egin ahalko da eskaera.
Guztira 2 milioi euroko laguntza jarri du eskuragarri Hizkuntza Sailak. Helburu nagusia enpresa eta entitate pribatuetan euskara sustatzeaz gain, erabilera indartzea da. 2020an 117 enpresek jaso zuten laguntza, Arabako 4k, Bizkaiko 35ek eta Gipuzkoako 77k. Tartean, Oiartzungo Alcampok jaso zuen laguntza.
Oiartzungo Udalak ere badu arlo sozioekonomikoan eragiteko laguntza-sorta, eta hori eskuratzeko enpresek ezinbestekoa dute Lanhitz eskaera egina izatea.
Lanhitz deialdiaren zein eskabidearen inguruko informazioa hemen duzue.