Lanin egitasmoaren barnean telefonoz euskaraz hobeto hitz egiteko eta mezu elektronikoak euskaraz idazten trebatzeko ikastaroak emango ditugu. Ikastaroak ez-presentzialak izango dira, hau da, ikasleek plataforma baten bidez landuko dituzte edukiak eta konexio bat edo bi izango dituzte irakaslearekin.
Hurrengo datetan izango dira ikastaroak:
Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1):
Helburua: euskarazko deiak jasotzen direnean nola jokatu ikastea eta hizkuntza-irizpideak ezagutzea.
Egutegia: azaroaren 22tik 26ra.
Urruneko saioa: azaroaren 23an eta 26an.
Izena emateko galdetegia hemen.
Mezu elektronikoak (B2)
Helburua: mezu elektronikoak idazten trebatu
Egutegia: azaroaren 23tik abenduaren 2ra.
Urruneko saioa: abenduaren 2a.
Izena emateko galdetegia hemen.
Ikastaroak doan izango dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 17a izango da.