[Lanin podcasta 08] Zer dugu erreminta-kutxan (II)?

Lanin podcastean erreminta kutxan kuxkuxean jarraitu dugu zehatz-mehatz esateko gaitasuna atalaren inguruan aritu gara.

Norbanakoaren gaitasuna landu nahi badugu,

1. Euskara eskolak euskaltegietan, autoikaskuntza, on-line eta barnetegiak ditugu. Ohiko tresnak dira euskara ikasteko eta, Oiartzungo kasuan, euskaltegia dugu bertan eta udalak dirulaguntza oso interegarriak ematen ditu, ikasleak egiten duen ahaleginari laguntzeko.

2. Norbanakoen azterketa komunikatiboa, formazio planak eta trebakuntza.

Kasu honetan, langileak egiten dituen jarduerak aztertuko ditugu. Ahozkoak zein idatzizkoak. Norekin hitz egiten du eta zer azaltzen dio? Nolako mezuak idazten ditu? Zein dokumentu idatzi behar ditu? Horren arabera, horiek propio lantzeko trebakuntza saioak eskaintzen zaizkio langileari. Normalean, langile horrek euskara maila bat du, baina ez dago lana euskaraz egitera ohituta, eta hanka sartzeko beldurra izaten du.

3. Idazlagun. Mintzalaguna moduko tresna da, baina idazmena hobetzeko. Zuk idazten duzuna pertsona batek irakurriko du bidali aurretik, eta zuzenketak ez ezik, horien zergatia ere azalduko dizu. Beraz, testuak zuzentzeaz gain, hurrengoetan hobeto idazten ikasten duzu. Administraziek erabili izan dute tresna hau, eta baita enpresa batzuk ere.

4. Xede bereziko ikastaroak.

Arlo zehatz bat lantzeko ikastaroak dira. Esate baterako, LANIN egitasmoaren barruan, telefonozko arreta euskaraz hobetzeko eta mezu elektronikoak idazteko oinarrizko bina ikastaro izango ditugu azaroan zehar. Interesik baduzue, informazio gehiago aurkituko duzue Oiartzun Lanin blogean. Doan dira, eta izena emateko azken eguna azaroaren 17a da.

5. Trebakuntza pilulak”.

Enpresa eta administrazio askotan erabiltzen da. Maiztasun jakin batekin mezuak bidaltzen zaizkie langileei. Bertan, hizkuntzari lotutako gai bat lantzen da: hiztegi teknikoa, Euskaltzaindiaren arauak… eta kantu bat edo egunkariko testu batekin lagunduta joan daiteke. Jende batek oso gustura hartzen ditu.

Pertsona artekoa.

Uler saioak eta Ulerrizketa metodologiak dira 6. eta 7. erremintak. Azkenaldiko berrikuntzak.

EusLe metodologian oinarrituta sortu dira ahozbizi eta belarriprest rolak.

Baina zer egin daiteke Belarriprest izateko nahikoa gaitasuna ez dutenekin? Peio Jauregi pasaitarrak Soziolinguistikaren Klusterrarekin eta hainbat erakunde laguntzarekin lantzen ari da ulermena garatzeko metodologia bat. Ulerrizketa landu dezakegu lankide batekin, polikiago hitz eginez, esandakoak errepikatuz edo modu errazagoan laburtuz… Bi pertsonen arteko lankidetzan oinarrituta dago, konfiantza, babesa.

Uler saioak, Ulerrizketen aurreko metodologia da, uler mailarik ez duten edo oso apala duten pertsonekin eremu hori landu ohiko oinarrizko elkarrizketak ulertzeko gai izan daitezen.

Dagoeneko hainbat proba egin dira erakunde batzuetan eta emaitza interesgarriak lortu direla ematen du.

Taldea

8. Talde zehatzerako euskalduntze ikastaroak

9. Taldeko trebakuntza: aurrez aurre, urrunekoa, online… Norbanakoentzako eskaintza talde naturaletara ekartzea izango litzateke.

Erakundea

10. Erakundearen hiztegia.

Hizkuntza normalizatze prozesuan dagoen neurrian, euskaraz aritzen garenean ere hitz tekniko batzuk gaztelaniaz erabiltzeko joera izan dezakegu. Euskarazkoak ikasteko lehenik eta behin, zein diren finkatuko ditugu, horiek lankideei helarazi, bilera geletan mahai gainean jarri bileretan erraz erabili ahal izateko…

Saio osoa behean duzue entzungai:

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude