Oiartzungo enpresa eta establezimenduentzako informazioa

Hurrengo galdera-erantzunen bidez, TicketBairen inguruko informazioa izango duzu.

ZER DA TICKETBAI?

TicketBAI edo TBAI hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da.

TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, administrazioek esandako baldintza teknikoak beteko dituena.

NOLA FUNTZIONATUKO DU?

Derrigorrezkoa izango da TicketBAIrekin bateragarria den software edo programa informatiko bat erabiltzea fakturak edo erosketa tiket hori egiteko. Behin faktura edo tiketa sortu eta balioztatuz gero, aplikazio informatikoak automatikoki faktura edo tiketa sortuko du, eta horrek QR kode bat eramango du. Dokumentu hori erosleari emango zaio, eta, aldi berean, Ogasunari bidaliko zaio automatikoki.

Horrela, herritarrok egiaztatu ahal izango dugu saltzaileak faktura behar bezala aitortu duela. Fakturaren erregistrora sartu ahal izango gara Foru Ogasunaren web orrian, eta beren zergak aitortu direla ziurtatu. Iruzur fiskala saihesteko tresna gisa aurkeztu dute.

ZER LAGUNTZA ESKAINTZEN DUGU?

Aplikazio informatikoa den neurrian, interfaze bat izango du enpresak lan egiteko, tiket bat edo faktura bat emango dio bezeroari, eta faktura horrek ordaindutako hainbat zerbitzu edo produkturen zerrenda izango du.

Euskaraz dauden aplikazioen gaineko informazioa emango dizugu, eta zure enpresa edo establezimenduaren fakturak zein zerbitzu edo produktuen zerrendak itzuliko dizkizugu doan.

ZERGATIK TBAI EUSKARAZ ERE BAI?

Oiartzun udalerri euskalduna da, eta bezero asko euskaldunak dira; beraz, zentzuzkoa da tiketak euskaraz ere ateratzeko aplikazioak aukeratzea. Hartara, 123/2008 Dekretua beteko luke herritarrak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza eskubideei buruzkoa, alegia.

Une garrantzitsua da. Oiartzungo, Gipuzkoako eta Erkidegoko enpresa eta establezimendu guztiek batera egingo duten aldaketa delako. Teknologikoki bideragarria delako.

INFORMAZIO GEHIAGO:

TBAIri buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude