Arlo sozioekonimikoan euskararen erabilera sustatzeko laguntzez gain, TIcket Bai euskaraz ezartzea eta PuntuEus domeinua jartzea diruz lagunduko ditu elkarteak, merkataritza / ostalaritza establezimenduak eta enpresak.
Arlo sozioekonomikoan, lau dirulaguntza mota:
- Kanpo errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak. Euskara hutsean jarriz gero, gastuaren %50 lagunduko da (300 euroko muga). Elebitan badago eta euskara lehenesten bada, egindako gastuaren %35 (150 euroko muga).
- Dirulaguntzak euskararen erabilera normalizatzeko ekintzak sustatzeko eta euskara-planak diseinatzeko zein haien jarraipena egiteko.
- Ticketbai tresna lehen aldiz euskaraz jartzeko laguntzak. Egindako gastuaren %50eko laguntza (200 euroko muga).
- Webguneetan “Puntueus” domeinua sustatzeko laguntzak. Domeinuaren eta ostatatzearen %50eko laguntza emango da (200 euroko muga).
Eskaera egiteko behar den dokumentazioa:
- Eskabide orria behar bezala beteta
- Erakunde eskatzailearen, pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NAren fotokopia
- Elkarte, erakunde edo interesatu eskatzailearen IFZren fotokopia
- Kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
- Gastuaren jatorrizko faktura edo kopia konpultsatua.
Epea:
Dirulaguntza eskaera egiteko azken eguna 2022ko abenduaren 1a izango da.
Bateragarritasuna:
Dirulaguntzak bateragarriak izango dira erakunde publiko edo pribatuek xede bererako eman ditzaketen bestelako dirulaguntzekin, beti ere, laguntza bakoitzean zehaztutako mugak gainditu gabe.
Dirulaguntza deialdi osoa irakurtzeko kalka hemen.