Hizkuntzen kudeaketan praktika onen bilatzailearen berrikuntzak azaldu eta hainbat erakunderen esperientziak partekatzeko enpresen arteko 2.topaketa antolatu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, urriaren 24an Bilbon.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duen helburu estrategikoetako bat erakundeen artean praktika onak partekatzeko sareak eta tresnak bultzatzea da.
Horretarako, eta beste ekimen batzuen artean, Sailburuordetzak diruz lagundu du hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea web tresna, Euskalit Kudeaketa Aurreraturako Euskal Fundazioaren proiektua.
Iaz hainbat sektoretako 40 praktika on identifikatu eta tresna honetan erakunde guztien esku jarri ziren. Aurten, bilatzaile honek hizkuntzen kudeaketarekin lotutako 40 praktika berri baino gehiago jasoko ditu.
Praktika honen bilatzailearen berrikuntza guztiak azaltzeko eta zenbait erakunderen esperientziak bertatik bertara entzuteko, Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko 2. topaketan parte hartzera bultzatu nahi zaituztegu. Hemen duzue informazio garrantzitsuena:
- Data: urriak 24, astelehena (9:30-11:30) Saioa amaitzerakoan, elkarrekin hamaiketakoa egiteko aukera izango da.
- Tokia: Bilboko Euskalduna Jauregian (5A gelan). Interneten bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.
- Izena emateko: hemen sakatu Formularioa betetzerakoan, aukera izango duzue aurrez aurre edo interneten bidez jarraituko duzun adierazteko.
Saioa euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko dugu gaztelaniaz ere jarraitzeko.
Zuen interesekoa izango delakoan gaude. Animatu eta parte hartu!