Eskaintza aktiboa izan dute hizpide Oiartzun Irratiko azken Lanin podcastean.
Enpresa edo entitateek erabil dezaketen tresna da eskaintza aktiboa, bezeroei hizkuntza-hautua lasai egiten lagun diezaiekeena. Bezeroari eskaintza proaktiboa egitean datza; zehazki, zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen galdetzen zaio, hark zer eta nola nahi duen esan beharrik gabe.
Horri buruz aritu zen Maialen Otegi Lanin poscastean eta gako batzuk eman zizkigun enpresetan tresna erabili ahal izateko. Entzun saioa xehetasun gehiago izateko.
Horrez gain, Oiartzungo Udaleko dirulaguntzak eskatzeko azken hilabetea dela gogorarazi zigun Araitz Mugurutzak. Gogoratu, beraz: arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntza eskatu behar baduzue, abenduaren 1a baino lehen egin; eta arazorik baduzue, jo ezazue gugana, lagunduko dizuegu.