Euskara ikasteko ‘Ingura’ saioa estreinatu du EITBk

HABEk helduak euskalduntzeko sortu duen INGURA ikas-ingurune digitaleko bideoak emango ditu EITBk, ETB2n eta eitb.eus-en. Egunero, “En Jake” saioaren aurretik izango da ikusgai “Ingura” tarte laburra (11:25ean). A1 eta A2 mailako edukiekin osatuko da.

Saioek bi zati izango dituzte. Lehen zatia fikziozkoa izango da, eta  egunerokoan euskara erabiltzeko hainbat egoera azalduko dira. Hiru minutuko iraupena izango du. Bigarren zatia, berriz, fikziozko zatiaren azalpena emango da. Komunikazio munduko hainbat aurpegi ezagunek emango dituzte azalpenak.

Ingura proiektua euskara online ikasteko ingurune digitala da, edozein gailutatik sartzeko, noiznahi eta nonahi. A1 mailatik C1 mailara bitarteko ikastaroak ematen ditu eta ingurune eleaniztuna da. Lau hizkuntzatan aritzeko aukera ematen du: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Saioa Nahieran plataforman ikus daiteke.

 

Related Posts