Dagoeneko zabalik dago Oarsoaldeko euskaltegietan izena emateko epea. Iraila osoan zehar matrikulatu ahal izango da, eta ikastaroak urrian hasiko dira.
Euskaltegietan zure beharrei egokitutako aukera zabala duzu: hasierako pausuak eman nahi dituenarentzat, ikasle aurreratuarentzat, ahozkoari edo idatzizkoari arreta gehiago jarri nahi dionarentzat, kalerako nahi duenarentzat eta Hizkuntz Eskakizunen bat atera nahi duenarentzat… guztiek dute aukera hemengo euskaltegietan.
Ordutegi zein erritmoak oso malguak dira: goizez, arratsaldez, egunean bi orduz, hiru orduz, astean bi egunetan… hamaika aukera daude.
Bestalde, Oarsoaldeko Udalek hainbat diru-laguntza lerro dituzte euskara ikasteko. Oiartzunen, zehazki, A1, A2, B1 eta B2 mailako ikaslei matrikularen % 100 ordainduko die Udalak. C1ekoen kasuan, gutxienez, matrikularen % 50. Aitziber Arnaiz Oiartzungo Euskara Teknikariak horien berri eman du aste honetan Oiartzun Irratian. Entzun saioa.