Dirulaguntzak euskararen sustapenean lanean ari diren Oiartzungo enpresek, komertzioek, elkarteek eta norbanakoek eska ditzakete. Horretarako Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak bete behar dituzte, eta oinarri berezi horietan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatu behar dituzte.
Ezingo dute laguntzarik eskatu Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta dauden enpresa, komertzio, elkarte edo norbanakoek.
Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntza 21.800 eurokoa izango da. Errotulazioa, webgunea euskaraz jartzea, itzulpenak eta beste lagunduko dira partida horrekin.
Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzen ari direnek 2021eko abenduaren 15era arte egin ahal izango dute eskaera udal erregistroan.
Informazio zehatzagoa eta fitxategiak jaso nahi izanez gero, begiratu Oiartzungo Udalaren webgunean.