Trebakuntza saioak, Oiartzungo enpresentzat

Telefonoz hobeto aritzeko eta mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaro bana antolatu du Laninek.

Lantokiko ohiko jarduna trebatzeko asmoz prestatu ditugu ikastaroak. Ez presentzialak izango dira: edukia online emango zaie, eta urruneko saio bat izango dute irakaslearekin. Ikastaroetarako gutxieneko maila eskatuko zaio ikasleari.

Telefonoz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1)

Helburua: euskarazko deiak jasotzen direnean, nola jokatu ikastea eta hizkuntza-irizpideak ezagutzea.

Egutegia: maiatzaren 10etik 14ra. Urruneko konexioak maiatzaren 11n eta 14an.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 3a. Mezu elektronikoak (B1-B2)

Mezu elektronikoak (B1-B2)

Helburua: mezu elektronikoak idazten trebatu

Egutegia: maiatzaren 12tik 21era. Urruneko konexioa maiatzaren 20an.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 5a.

Ikastaroetan parte hartu nahi baduzu, ikastaroari dagokion galdetegia bete:

Telefonoz hobeto aritzeko https://docs.google.com/forms/d/1XiZdTFbZ4R1r9MSkjKc6g1FsuWhyi9zU09fvMDd5Le8/edit#responses

Mezu elektronikoak https://docs.google.com/forms/d/1k1uTDS9E7E1ag4JLpxQQ8weawjJ3B4YPBriQoC8fs8w/edit#responses

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude