Elhuyarrek hitz-jolas bat jarri du abian

Iturria: Elhuyar

Elhuyarrek hitz-jolas bat jarri du martxan Elhuyar Hiztegiaren webgunean, erabiltzaileek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Azkar eta erraz, bost galdera berri erantzun ahal izango dituzte egunero.

Hizkuntza-mailaren inguruan sortu den kezka aintzat hartuta, hitz-jolasaren helburua da erabiltzaileei laguntzea akatsak antzematen eta horiek zuzentzen. Horretarako, Elhuyarrek segundo gutxi batzuetan egiten den ariketa bat sortu du.Hitz-jolasaren erabiltzaileak bost galdera erantzun behar ditu, bi erantzunen artean aukeratuta. Amaieran, asmatutako galdera-kopurua eta erantzun egokiak ikusiko ditu. Galderak askotarikoak izango dira: ortografia, deklinabidea, sintaxia…

Hitz-jolasa bi  tokitan aurkitu daiteke: Elhuyarren sare sozialetan, https://hiztegiak.elhuyar.eus/jolasa eta Elhuyar Hiztegiaren atarian. 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude