Adi eta ari euskara hobetzeko podcasta

Euskara lantzea du helburu NAIZ Irratiko ‘Adi eta Ari’ podcast berriak. Ander Edok eta Nerea Arriolak aurkeztuta, B2 mailako edukiak landuko dira modu arin eta entretenigarrian. Egunero emititzen dute, 20:50ean eta saioek 6 minutuko iraupena dute.

NAIZ Irratiko saio ezberdinetan egindako elkarrizketa errealak baliatu dira ‘Adi eta Ari’ podcasteko ikasgaiak sortzeko. Horrela, euskara maila hobetzeaz gain, Euskal Herriko pentsalari, sortzaile, kirolari edota ikertzaileak ezagutzeko aukera zabaltzen du ‘Adi eta Ari’ podcastak. Martxoaren 10ean ekin zioten denboraldiari, saioak on line ere entzun daitezke atari honetan.

Iturria: naiz.eus

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude