Crowfunding plataforma honetan musika talde, idazle, herri mugimendu, proiektu sozial edota ekonomia lokal edo alternatiboek edo ildo horretako proiektu bat aurrera eraman nahi duten kolektibo zein norbanakoei finantziazioa lortzeko erreferentzia izan nahi du. Euskal kulturarekin, artearekin, auzoarekin edo euskararekin zerikusia duten proiektuak, herri mugimenduko edo ikuspegi sozial batetik landutako egitasmoak finantzatzen dira, oro har. Atari honen atzean Itsulapikoa irabazi asmorik gabeko elkartea dago.
Gaur egun, Irauli Iruñeko Gazteluko Plazan euskara erdigunean jarriko duen irabazi asmorik gabeko elkartearen proiektua dago aktibo. Orain arte beste 82 proiektu finantzatu dituzte.
