Esnatu euskararen gainbeherari erantzuteko dinamika

Udalerri euskaldunetan eta arnasguneetan euskarak atzerantz egingo duela dio Siadecok egin duen ikerketak. Iaz Siadecorekin batera egindako proiekzio demolinguistiko batean aurreratu zuten 2036an erdara nagusituko dela lekurik gehienetan eta ia arnasgunerik ez dela geratuko. Egoera iraultzeko asmoz, Esnatu dinamika sortu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Arnasguneetako «gainbeherari» aurre egiten laguntzeko «konpromisoak» sustatzea da dinamikaren helburua. eremu euskaldunenetan euskararen erabilera sustatzeko propio hartuko dituzten neurrien berri eman dute. Hauexek dira eragileak: AEK, IKA, Bankoa Abanka, Laboral Kutxa, Kutxabank, ELA, LAB, Bilgune Feminista, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Pilota Federazioa, Euskadiko Futbol Federazioa, Cederna-Garalur elkartea, Euskaldendak, Fagor taldea, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Hekimen, Lanartea eta Euskalgintzaren Kontseilua.

UEMAk 120 udalerri batzen ditu gaur egun, eta 350.000 biztanleko lurgunea ordezkatzen du. Oiartzun udalerri horietako bat da. [Oiartzunen egingo den ekimenen berri eman].

 

Related Posts