Getariako Txakolina jatorri-deituraren barruan dagoen upategia da Aldako, eta lehenengoak izango dira etiketa nagusiki euskaraz jartzen.
Izan ere, produktua jatorriz bertakoa bada, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik salduz gero, etiketa euskara hutsean jar daiteke. Kasu honetan, baldintza hori %100 bete dute, bertan salduko baitute.
Etiketan “contiene sulfitos” eta “product of Spain” eta “Spain” hitzak erdaraz jarri behar izan dituzte, legediak hala eskatuta. Gainerako azalpenak, ordea, euskaraz zabalduko dituzte, eta hala egiten duen lehen txakolin-upategia da.
Aldako upategia Oiartzungo Gurutze auzoan dago, eta txakolina ekoizteaz gain, bertara bisita gidatuak antolatzen dituzte.
Etiketa euskaraz jartzeko aholkularitza Lanin zerbitzuak eskaini du.