
Gara egunkariak Lanin Zerbitzuen inguruko publierreportaje bat argitaratu zuen abenduan. Publierreportaje honi esker, zerbitzua gizartera zabaltzeko aukera izan dugu.
Testuan gure zerbitzuaren azalpen osoa bildu da: nola lan egiten dugun, zer eskaintzen dugun eta zein beharrei erantzuten diegun. Horrez gain, gure aholkularitza-prozesuak nolakoak diren ere agertu dira, eta EKOLUR enpresari eman zaion laguntza eta orientazioa ere azaldu dute, adibidez.
Hemen irakur dezakezue publierreportajea osorik.