Enpatikonomia jardunaldia, martxoaren 15ean

Talentua sortu, erakarri eta mantendu izango du lelo aurtengo Enpatikonomia jardunaldiak. Hainbat erakunde, entitate eta enpresen kezka iturri izaten ari den gaia landuko da, ertz askotatik martxoaren 15ean, Zinealdean.

Lanaren zentzuaz arituko dira, besteak beste, Miren Larrea (Orkestra) eta Unai Elorza (Mondragon Unibertsitatea). Ondoren, mahai-ingurua egingo da. Talentuaren inguruan, berriz, Jon Landeta (EHU) arituko da, eta hemen ere mahai-inguruan egingo da.

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia. Jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen dituena. Enpatikonomia kontzeptu hori ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera da.

Egitaraua, martxoak 15:

9:00 SARRERA

9:10 Lanaren Zentzua

  • Miren Larrea (Orkestra)
  • Unai Elorza (Mondragon Unibertsitatea)

9:45 Mahai-ingurua

  • Miren Larrea (Orkestra)
  • Iñaki Ezkurra (Basque Trade & Investment)
  • Nerea Zamacola (Adegi)
  • Beñat Irasuegi (Olatukoop.)

10:15 Praktika onak

  • Igor Olague (Fundiciones Aizpurua)
  • ERAKIDETUZ
  • Amaia Atxukarro (Bai Euskarari Elkartea)

ATSEDENA 30′

11:15 Talentua sortu, erakarrik, garatu, kudeatu… Prestatutako pertsonak:

  • Jon Landeta (EHU)

11:45 Mahai-ingurua

  • Jon Gurrutxaga (GFA)
  • Ainhoa Etxaide (Sindikalista)
  • Uxoa Aizpuru (Don Bosco lanide heziketako institutua)
  • Ibai Kortabitarte (gaztea)
12:30 Praktika onak
  • Iraitz Perez de Goldarazena (Oreka IT)
  • Erika Gonzalez (Salto Systems)
  • Txuss Alfonso (ABB Niessen)

13:00 Aitortza ekitaldia: Bai Euskarari / Harrobia / Bikain

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude