Ingura, euskara ikasteko plataforma berria

Ingura euskara ikasteko tresna digital berriaren bidez euskara-ikastaroak eskainiko dira A1 mailatik C1era bitartean. Horren bidez, euskara ikasteko bidea “erosoa eta malgua” izatea nahi dute. HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak landu du.

Oraingoz A1 mailaren atal irekia dago martxan, 30 unitate eta 40 ikastordu ditu. Hurrengo ikasturtean aukera egongo da horri dagokion ikastaro osoan matrikulatzeko. Horretarako, euskaltegi zentro batean izena eman beharko dute ikasleek.

Mailari dagokion ziurtagiria lortzeko matrikulatzea ezinbestekoa izango da. Hala egiten ez dutenek eskuragarri izango dituzte eguneroko egoerei zein gramatikari buruzko bideoak, eta beren aurrerapenen jarraipena egiteko tresnak. Horik aurrerako baliabideak, ordea, ezingo dituzte erabili.

Albistea osorik irakurri ahal izango duzue Berria egunkarian.

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude