Oiartzun Irratiak webgunea berritu du

25 urte bete berri ditu Oiartzun Irratiak. 1999an sortu zen irratia. Urteurrenaren harira, gainera, webgunea berritu dute.

Euskara hutsezko herri irratia da, dinamikoa eta herritar guztientzat ateak zabalik dituena; herrikoia, irekia, partehartzailea, inklusiboa, berdintasunean oinarritua, euskalduna eta anitza da. Hainbat helburu izan ditu hasieratik. Hasteko, euskaratik eta euskaraz funtzionatzen du. Oiartzuera erabili ohi dute. Bestetik, herriko albisteak lehenesten dituzte, ondoren eskualdekoak eta gero Euskal Herrikoak, eta azkenik mundukoak. Irratsaiotik igarotzen dira: elkarteak, komertzio txikiak, herriko ikastetxeak, Udala, herriko sortzaileak, herriko jai batzordeak, eragileak…

Finean, Oiartzunen antolatzen den edozeri eta edozein herritarri zabaltzen zaizkie ateak; izan ere, irratiko kideen ustez herria eta herritarrak baitira Oiartzun Irratiko zutaberik garrantzitsuenak.

Dakizuen bezala, Lanin egitasmoak badu lekua irratia. Lanin podcasta ekoitzi eta emititzen baita hileko azken ostegunetan. Hemen dituzue entzungai saioak: https://oiartzunirratia.eus/albisteak/programa/lanin/

25. urtebetetzea gala baten bidez ospatu zuten urtarrila amaieran. Kolaboratzaileen bideoak eskaini zituzten ekitaldian, eta guk ere parte hartu genuen. Bideo honetan duzue ikusgai ekitaldiaren laburpena:

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude