Martxan ditugun trebakuntza ikastaroen inguruko artikulua idatzi dute Gipuzkoako Hitzan. Araitz Mugurutza ikastaro-emailearen eta hizkuntza-aholkulariaren adierazpenak erabili dituzte artikulua osatzeko.
Atzo hasi zen Telefonoz hobeto aritzeko ikastaroa, eta aitzakia hori erabili zuten formakuntza-saioen inguruko artikulua idazteko. Lehengo ostiralean argitaratu zen albistean Lanin egitasmoaren inguruko informazioa ere ematen da; izan ere, enpresetara egindako bisitetan nabaritu baitzen ikastaroen beharra.
Mezu elektronikoak idazteko ikastaroa bihar hasiko da. Izen-ematea dagoeneko itxita dago.
Artikulua bere osotasunean irakurtzeko egin klik esteka honi.