Enpresagintzan markak duen garrantziaz aritu gara Lanin podcastean. Marka izena da; produktu on eta aurpegi famatuez gain, ingurumena zaintzea, langileek lan baldintza duinak izatea, lan-giroa eta pertsonen garapenerako aukerak eskaintzea, emakumeak enpresan eta publizitatean duen presentzia justua eta egokia izatea, tokian tokiko komunitateen garapenari laguntzea…
Ekintza horiek guztiek osatzen dute marka. Hor jasotzen dira enpresaren baloreak. Batzuek alderdi batzuei emango diete garrantzia, baina guztiek egiten dute nolabaiteko ekarpena, eta ekintza horiek irabaziak sor ditzakete, bezeroen leialtasuna indartu, komunitatearen eta agintarien sinpatiak eragin…
Hor kokatzen dira euskara eta hizkuntza berdintasunaren ideia. Euskarak ekarpena egin diezaioke enpresari, guk uste baino gehiago, ez soilik euskal hiztunei begira.
Izan ere, euskararen ezagutzarik ez duten pertsonen artean ere kidetasuna sor dezakete, euskara berreskuratzea atsegin dutelako edo legeetan jasotakoa errespetatzea nahi dutelako.
Markaren inguruko hausnarketak ez ezik, trebakuntza-ikastaroen zein dirulaguntza deialdiaren berri ere eman dugu saioan.