Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko eta mezu-elektronikoak idazten ikasteko ikastaroetarako izen-ematea, maiatzaren 31n eta ekainaren 2an amaituko da, hurrenez hurren.
Lanin egitasmoaren barnean emango ditugun ikastaroak enpresa eta entitate txikiei zein ertainei zuzenduta daude. Helburua da laneko jarduna euskaraz ere egiteko ohitura indartzea, eta lehendik dakitena indartzea. Behean duzue xehetasun gehiago:
- Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (B1-A2): ekainaren 7tik 11ra izango da ikastaroa, eta urruneko bi saio egingo dira, ekainaren 8an eta 11n. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 izango da.
- Mezu elektronikoak ikastaroa (B2-B1): ekainaren 9tik 18ra izango da, eta urruneko saio bakarra izango du, ekainaren 17an. Izena emateko azken eguna ekainaren 2a izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi lanin@oiartzun.eus helbidera.
Albiste gehiago: