Euskalitek sortu berri duen atariaren inguruan aritu dira Lanin podcastean. Hizkuntza-kudeaketan ari diren enpresa zein entitateei laguntzeko helburuz sortu dute webgunea, eta, guztira, 30 erakunde eta enpresen praktikak jarri dituzte eskuragarri.
Bilaketa Erreferentzia Marko Estandarraren edo entitatearen jarduera sektorearen arabera egin daiteke.
Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren webgunean duzue.
Vicontech eta Elhuyar itzultzaile neuronalak
Itzultzaile neuronalak ere izan dituzte hizpide saioan. Vicontech eta Elia.eus atariek dokumentu osoak itzultzeko aukera ematen dute. Lanin programan ari diren enpresek, gainera, maiatza amaiera arte dokumentuak itzultzeko aukera izango dute. Xehetasunak irratsaioan bertan dituzue.