Hurrengo ostiralean, hilaren 18an, hasiko da euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala, eta Oiartzungo 81 entitate eta enpresak hartuko dute parte.
Datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldia Euskal Herriko txoko guztietan, eta Oiartzunen enpresa batzuk animatu dira Ariguneak sortzera. Horietan, ahobizi eta belarriprestekin egingo dugu topo, eta beraz, euskaraz aritzeko aukera bermatuta izango dugu uneoro.
Oiartzunen bezala, beste txoko askotako enpresek ere hartuko dute parte eta sortuko dituzte Ariguneak. Horietako bat da Maier, Ajangiz (Bizkaia) udalerrian automobilgintza-industriarako injekzio-molde konplexuak ekoizten dituen enpresa. Maierrek euskara euren lan-hizkuntza izateko bidean hainbat jarduera egiten ditu, tartean, sentsibilizazio eta normalizazio kanpainak; eta dinamika horretan egonik Euskaraldian parte hartzeko hautua ere egin du. Hori azaldu dute enpresabidea webgunean argitaratutako honako artikuluan: https://www.enpresabidea.eus/enpresak-gaur/maier-euskaraldiko-bidean_2174253_102.html
Eta zuek? Ez duzue oraindik izena eman? Bada, entitateen izen-ematea amaitu da, baina norbanako bezala egin daiteke oraindik. Horrela, enpresan arigunerik egon ez arren, bertako kideak ahobizi edo belarriprest izan zaitezkete, eta euskarari hitzez ekiteko dinamika honen parte izan.
Hementxe duzue zuen rola hautatzeko bidea:
Eta hona hemen izena emateko lotura: https://izenematea.euskaraldia.eus/
Laguntzarik behar baduzue, badakizue, jo gugana lanin@oiartzun.eus e-posta bidez.