Euskaraldian bete-betean gauden honetan, lankideen artean hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendio batzuk eman dituzte azken Lanin podcastean.
Euskaraldiaren 3.edizioa martxan da Euskal Herriko txoko guztietan, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ezin hobea izaten ari dira azken asteetan ahobizi eta belarriprestak. Hori dela eta, lanean ere hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituen orori zuzendu zaio Mikel Urdangarin Montero Lanineko hizkuntza aholkularia.
Podcast honetan, 10 gako edo hausnarketa azaldu dizkigu, euskararen erabilera areagotu nahi badugu kontuan har ditzakegunak. Entzun saioa gomendio horien berri izan nahi baduzue.
Horrez gain, Oiartzungo Udaleko dirulaguntzak eskatzeko azken hilabetea dela gogorarazi zigun. Gogoratu, beraz: arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntza eskatu behar baduzue, abenduaren 1a baino lehen egin; eta arazorik baduzue, jo ezazue gugana, lagunduko dizuegu.