Euskararen normalizazioa une delikatuan dagoela uste du Euskaltzaindiaren baitan bildu diren euskalgintzako hainbat pertsonak, eta jauzi kualitatiboak egin eta eragiteko bideak topatzeko hasi dira lanean.
Prozesu horri buruz hitz egiteko deitu zuten Jon Sarasua, Euskaltzaindiako Euskararen Gogoetaguneko koordinatzailea. Abenduaren 2an, Euskaraldia amaitu zen egunean eta Euskararen Egunaren bezperan, elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Faktorian. Gehiago jakiteko lotura honetan duzue elkarrizketa entzungai, eta hemen azpian, horren transkribapena.
Jon Sarasua, egun on. Kaixo, egun on, Iñaki. Euskararen Eguna bihar, Euskaraldiaren amaiera ere bai. Kike Amonarriz topaguneko lehendakariak atarian esan zigun aurtengo ekitaldiarekin neurtuko dela benetan Euskaraldiaren indarra zenbaterainokoa den. Zer indar izan duela iruditzen zaizu? Ze pultsu hartu duzu zuk? Ez nuke jakingo esaten, ezta? Euskaraldia garrantzitsua da, baina ez dugu ahaztu behar bueno, ariketa bat dela eta ariketa sozial bat dela eta euskararen problematika eta estrategiak askoz gauza zabalagoa direla. Eta bueno, baliteke eta ariketa honetan, hirugarrenean, lehenbiziko aldiko garra eta ilusioa pixka bat apaltzea. Inpresio hori izan dut, baina ez nago hori esateko moduan, ez baitaukat daturik. Euskaraldia abiatu zen Irulegiko eskuaren aurkikuntzak eta haren idazkun, itxuraz baskonikoa, sortutako lilura horren aparretan. Atzera begiratze horrek zenbateraino balio du akuilu izateko? Eta zenbateraino eragiten du, aurrera begirako urratsak ematerakoan, distortsioa? Ez dira gauza garrantzitsuegiak, ezta? Bagenekien mende askotako ibilbide baten ondorio dela eta bueno, gauza batzuk beharbada berretsi egiten dira. Hala ere, euskara bezalako komunitate minorizatu bat ez dago inongo akuiluri edo motibazio dimentsiori uko egiteko moduan. Eta orduan alde badator ba primeran. Baina horretan gehiegizko pasiorik ez nuke jarriko, ez dakit. Etorkizunera begira jartzea erabaki duzue euskararen munduan ari zareten hainbat lagunek Euskaltzaindiaren baitan Euskararen Gogoeta gunea deitu diozuen foro batean. Euskararen normalizazioa bidegurutze garrantzitsu batean, eztakit kezkagarri batean, ikusten duzuelako? Bai. Esango genuke euskararen biziberritze prozesua une delikatu batean dagoela. Uste dut delikatua adjektiboa egokia izan litekeela honetarako. Euskararen eragiletza, esan dezagun, aspalditik dator, mendetatik dator, ezta? Baina azken 60 urteetan bizi izan dugu eta bizitzen ari gara oso aro berezi bat mundu mailan ere, mundu mailatik begiratuta ere, euskararen komunitateak azken 60 urte hauetan egin duena, hau da, euskararen biziberritze prozesu garaikidea deitzen diogun hau, oso ardo berezia da, oso herri gutxik egin duten biziberritze ibilbide bat da. Ikusi behar dugu ibilbide horren egitura nolakoa izan den, zergatik sortu zen, ze kontakizun izan duen, ze amets, ze zuhaitz egitura duen ibilbide horrek. Baina titular nagusia bai izan liteke ibilbide hori bere handian eta bere ederrean ere, eta bere partzialean eta bere herrenean, une delikatuan dagoela, eta momentua dela lausoaldi estrategiko moduko batean gaudela eta badela momentua beste gai batzuetan bezala, bisio lan bat egiteko, ezta? Hurrengo aroa, hurrengo hogei-hogeita hamar urteetan nora joan behar dugun eta hor pentsatzeko eta estrategia ildoak kokatzeko. Hitz egingo dugu aurrera begirako estrategia horietaz. Baina azkenengo urte hauek eman dutenari begiratuta, oraintxe bete da urteurrena, 40 urte bete dira Euskararen Legea onartu zela, hizkuntzari ofizialtasuna onartu eta euskararen normalizaziorako urratsak finkatzeko izan zen gakoa. Balio du oraindik lege horrek haren bigentziari buruzko eztabaidarik zabaldu behar da? Lege horrek oraindik ere tresnak ematen ditu. Zabaldu behar den eztabaida da datozen hogei-hogeita hamar,hogeita bost-hogeita hamar urterako jauzi politiko bati buruzko eztabaida politikoa zabaldu behar da. Eta bueno, ba horretan ari gara edo nolabait Euskaltzaindiak zeregin hori ere hartu du bere baitan. Debatea hori da, debatea da: euskararen politiketan, batetik, gizarte politiketan –beraz, gobernuek egin behar duten politiketan– eta bestetik, komunitate estrategietan –hau da, komunitateak eta gizartea antolatuak egin behar dutenetan– jauzi bat jauzi-egitura bat antolatu behar dela, hainbat jauzi eta pauso eman behar direla. Hori da. Bigarren mailakoa da: jauzi horretarako lege hau ukituko dugu? Ikusi beharko dugu denon artean. Baina hizkuntza kontuak zailak izaten dira eta poliki-poliki joan behar da debate hauetan, ezta? Eta ez jarri beharbada gurdia idien aurretik. Zer eratako jauzia behar da? Gu nolabait formulatzen ari garena da erreakzio egitura bat. Momentu honetan erreakzionatu egin behar dugu komunitate moduan. Erreakzio horren beso bakarra ez da gobernuena, eta ez da beti... Alderdiei eta gobernuei begiratzen diegu eta, jakina, hizkuntza-komunitate batean biziberritzean funtzio garrantzitsua dute alderdiek eta alderdi baino gehiago erakunde publikoek, gobernuek. Baina beste beso garrantzitsu bat da eta hortik abiatzen dira gainera, gure prozesuetako asko eta komunitate estrategia bera. Eta bi horiek, batetik, parean eman behar ditugu, ez dakit. Ikastolak sortzea irudi horren hamarkadan ez zen izan gizarte politika bat, izan zen komunitate estrategia bat. Euskara batua sortzea ez zen izan gizarte politika bat, izan zen komunitate estrategia bat. Orduan, batetik, komunitate estrategietako badago zer pentsatua eta hor badaude proposamen batzuk sukaldean lantzen. Baina, bestetik, jakina, gobernuetako ere bai. Gure kasuan, Euskararen Herria, Euskararen Komunitatea gobernu desberdinek zeharkatua dago; ez daukagu estatu propiorik, ez daukagu hizkuntza-politika erabat beregain egiteko aukerarik eta, gainera, zatikatua gaude. Orduan, pentsatu behar dira gobernu politikak, pentsatu behar dira hortik. Baina hori dena ez da aitzakia, hori dana da nolabait zapaltzen dugun oinarria eta zure galderari apur bat zuzen edo erantzunez, ba bai. Badaude, oro har, adibidez, zazpi pauso-arlo eta lau jauzi-arlo handi, ba planteatzen ari gara. Jauziak izango lirateke, nolabait eskala handiko operazioak, euskararen inguruko eskala handiko operazioak eskatuko dituzten arloak, hau da, inbertsio publiko eta humano esanguratsuak eskatuko dituztenak eta nolabait arlo horietako politikaren matrizeak bera aldatzea eskatuko dutenak. Eta hor badira lau... Eta zeintzuk dira lau horiek? Bat lan eremua. Momentu honetan lan eremua horma bat da, esan daiteke masiboki komilla artean, arazo askorekin, baina EAEn adibidez, haurrak eta gazteak euskalduntzea lortu dugu, baina lan eremua masiboki erdalduna da. Hor jada belaunaldi apustua da; lan eremuari eskala handian heldu behar zaio eta badakigu egiten 25 urtean hainbat enpresa horretan ari direlako emaitza onekin, progresibotasunez, motibazioan oinarrituz, modu sistematiko batean, eta abar. Hori eskala handiko operazio bihurtu behar da datozen hamarkadetan. Hori da. Bestea, aisialdi antolatua, aisialdia antolatuan ere, kirola erdigunean dela. Hor ere nolabait eskala handiko plan nazionala edo nolabait esparru handiko plan batean pentsatu beharko genuke. Hirugarrena da zuen arloa, komunikazioa. Euskarazko komunikazioa pentsatzeko matrizea bera aldatu behar dela planteatzen dugu ponentzia horretan. Orain dela 40 urte pentsatu zenean EITB erdigunean jarrita konponduko zirela arazoak, gaur egun digitalizazioan, fragmentazioarekin, estrategia, seguru asko, ez da hori. Eta estrategia horrek askoz leku gehiago hartu behar du. Adibidez, tokiko eta eskualdean euskarak lidertza hartzeko aukera. Eta hori orain dela berrogei urte ez zen ikusten. Segur aski, beste matrize batekin pentsatu behar dugu euskararen komunikazio esparrua bera. Eta laugarren jauzi handia da hezkuntza. Hezkuntzan, titular nagusia da euskal hezkuntzak eta D eredua erdigunean jarrita, ez duela lortzen, ez duela ematen aski baliabiderik XXI.mendean euskaldun hiztun osoak izango direnak sortzeko. Eta orduan, behar dugu hezkuntza sistema bat euskal hiztun osoak, hiztun osoak esan nahi duenarekin, gaitasun sorta bat eta motibazio sorta bat ekoizteko; orduan, D ereduak berak sakoneko birmoldaketa bat beharko du. Hori ere eskala handikoa. Lau horiek behintzat eskala handiko operazioak dira eta gero daude beste zazpi arlo pausoa beharko dituztenak, corpusa eta immigrazioaren harrera linguistikoa eta hizkuntzen teknologiak eta abar eta abar. Beraz, lau jauzi handi aipatu dituzun alor horietan erreakzio hori bilatzeko. Erreakzio horretarako prestutasun ikusten duzu? Erakundeetan, gizarte mailan, eragile desberdinen artean... Bai, bueno, ez ginateke honetan hasiko seguru asko Euskaltzaindiak eta hona ere ez ginen etorriko aurretik nolabaiteko sukalde lan bat hasi izan ez bagenu. Sukalde lanak normalean ez dira irratian kontatzekoak izaten, behintzat nolabait oturuntza mahai gainera atera arte. Eta orduan, bueno; baina bai esan dut, badira aurretik egindako kontaktu politikoak euskalgintzarekin orain dela hiru bat aste ponentzia hau, ni orain azaltzen naizen ponentzia hau, euskalgintza publikoan eta euskalgintza sozialean eragin handiko diren 40 pertsonaren aurrean aurkeztu genuen. Orduan, esan dezagun mugimendu pixka bat badagoela eta bueno, ba zabaltzen ari garen mezua hori dela: une delikatuan gaude, 60 urtean izan dugun prozesua Lokazteko arriskua dago; lokazteko arriskua erreala da; gauza batzuetan atzera egiteko puntuan ere bagaude. Eta horrelako prozesu luzea, ia 60 urteko biziberritze prozesu bezalako bezalako gauza bat behar duen kontakizunarekin, behar duen motibazioarekin eta atzeraka egiten hasten denean, kontuz ibili behar da. Zeren gurdi bat bezala, gurdia kosta egiten da bultzatzea, baina gurdia atzeraka gelditzen ez bada eta atzeraka... hasi zaitez berriz, alderantziz. Eta orduan atzerako inertziak instalatu baino, gure komunitateari erreakzionatzea dagokigu. Eta uste dut badaudela indarra; momentu honetan erdi lo gaude. Uste dut hamarraldi bat galdu dugula erdi despistatuta, baina ez gaude beste 10 aldi bat despistatuta galtzeko moduan. Eta uste dut erreakzioa behar dugula orain. Kontra erreakziorako arriskurik ikusten duzu? Ari garelako irakurtzen gogoeta desberdinak esaten dutenak azkeneko 40 urte hauetan obligazioa eta eta inposizioa ezarri dela hizkuntzaren ikuspuntuan eta eta euskara era horretan inposatuta lortu dena izan dela jende asko deslotzea, uxatzea. Ikusten duzu beste kontraerreakzio horretarako arrisku hori? Bai, bai. Eta nik uste hori kontuan hartuta egin behar dela lan. Horregatik, nolabait lantzen ari garen bisio honetan nolabait maximizatzen da, maximizatzen dira uneotan ditugun tresnak, betiere jakinda zein mugetan gauden. Ditugu ditugun mugak, gauza asko ditugu kontra: bat gure botere egitura behera; beste bat, gure demolinguistika, hor badugu beste muga bat. Hizkuntza minorizatu bat izaten jarraitzen du. Eta gero gainera, bi inpaktu katalanak, katalanek ere asko aipatzen dituztenak: bat globalizazioa, gizarte aldaketa, engaiamendua, konpromisoa, atxikimendu sendoa, likidotzen edo ahultzen duena, eta horrek gauza askotan eragiten dio euskararen prozesuari; eta bestetik, digitalizazioak eskatzen duen gizarte fragmentazioa. Gauza asko ditugu kontra eta kezkatuta gaude. Orduan, erreakzio bat behar dugu, baina erreakzio inteligente bat behar dugu, piztia esnatuko ez duena, hau da, antigorputzak sortuko ez dituena. Azkenean, hizkuntza prozesuak... izan gaitezke gu oso euskaltzale sutsuak eta hemen egin liteke nik ere egin nezakeen askoz bisio lan bat, euskaltzale sutsuak kontzentratzeko; baina ez da hori, ez da sektorea kontaktatzea, baizik eta gauza bideragarri bat egitea. Eta horretarako hizkuntza prozesuak delikatuak dira, sentsibilitate asko ukitzen dituzte, eta albiste txar bat. Eta albiste txarra da: adostasun minimorik gabe oso urruti ez dira joaten zenbait prozesu. Orduan, hor dago artea edo zailtasuna. Bisio anbiziotsuak egin, momentuan ditugun marjenak a topera aprobetxatu eta inkluso jauziak egin, betiere kontrako erreakzioak kontutan edukita, horiek zainduz horiekiko elkarrizketan. Eta uste dugu egin litekeela. Jakin behar duguna da ze aker ez zaigun interesatzen adarkatzea, eta ze aker bai. Zein diren interesatzen zaizkigun debate eta batailak eta zeintzuk utzi behar ditugun labaintzen. Orain 40 urte Euskararen Legea onartu zen garai hartan, sailburu zen Pedro Miguel Etxenikek, berriki Berrian elkarrizketa batean esan du: orain dela 40 urte denak zeudela euskararen alde, baldin eta euskara ez zekitenen egoera aldatzen ez bazen. Orain ere badago arrisku hori? Hor ikusi behar duguna. Gauza batzuetan jardun duguna baino askoz sendoagoak jardun behar dugu, baina baita ere beste batzuetan jakin behar dugu pazientzia izaten eta zein den interesatzen ez zaigun borroka. Belaunaldi berriek euskara nolabaitekoa, eta hor daukagu beste arazo bat, euskararen kalitatean eta adierazkortasuna, eta abar. Baina euskara nahiko masiboki jakingo dute. Momentu honetan interesatzen zait niri 60-50 urtekoaren lanpostuari exijitzea eztakit zer? Jubilatuko hemendik 10 urtera. Jakin dezala non jarri indarra eta zein diren interesatzen zaizkigun debateak. Eta gero, gure prozesuak heldutasun puntu bat ere badu. Ja esan dezakegu zenbait belaunalditik bera esan dezakegu: “nik ikasi diat hire hizkuntza eta maite diat eta erabiltzen diat eta hirekin komunikatzen nauk. Horri esker pasa ditut urte batzuk garaia badek hik ere hori egiteko. Ez gaude laurogeian, 2022an gaude.” Eta guzti honen kontakizuna eta diskurtsoak ere eboluzionatu egin behar du. Eta erdigunean mezu bat. Eta hizkuntza-aniztasuna modan dago. Denok hizkuntza-aniztasuna babesten dugu. Ederki. Hizkuntza-aniztasuna existitzen da, hizkuntza horietako bakoitzak izan duelako lur bat, espazio bat, funtzio nagusi batzuk erreproduzitzeko. Horregatik daude hizkuntza asko munduan eta hemen, lur honetan. Besteak beste, euskarari dagokio funtsezko funtzio batzuk betetzea, erreprodukzioa ziurtatzeko eta sendotzeko. Puntu. Hortik behera ez dago diskurtsoa egiterik. Diozu diskurtso euskaltzale sutsuenak agian ez duela lortuko berak epe laburrean nahi lukeena. Estrategia honen emaitzak une batetik aurrera hasiko dira ikusten? Pixkanaka hasiko dira ikusten? Gu ez gara gobernu eragileak eta ez gara eragile publikoak. Gurea da da zerbitzu bat etorkizun ikuspegia ikusteko eta horretarako antolatu dugu kontraste talde zabal bat. Prozesu kolektibo bat da. Eta honek emango duen emaitza izango da bisio bat, etorkizun ikuspegi bat. Nora goaz? Nora joan nahi dugu? Eta hemendik 20-30 urtera, zer helburu lortu nahi ditugu komunitate honentzat? Baina guk horraino iritsiko gara. Gero hori gauzatzea dagokie, batetik, erakunde publikoei eta, bestetik, erakunde sozialei. Bi horien arteko elkarlanaren emaitza izan behar du guzti honek. Estrategia aurkezterakoan jaso duzuen harrerari dagokionez, eta erakundeei begiratuta, abiadura desberdinetako ibilbideak aurreikus daitezke? Orain arte harrera oso ona izaten ari da, baina egia da oraindik sukaldean gaudela. Batetik, esan behar da, egia da kasu honetan aurkeztutako erdiguneko bisio dokumentua daukagu, baina orain enkargatu ditugu horren ponentzia partzialak. Ponentzia partzialak lehen aipatu ditudan lau arlo horietako bakoitzerako, beste zazpi pauso handi horietako bakoitzerako, lurralde bakoitzerako. Eta horrek orduan, emaitza emango du pixka bat aurrerago. Bai, denbora beharko du, baina nik uste dut momentuz hau sukalde lana dela eta poliki-poliki etorriko dela. Zein urrats aurreikusi behar ditugu 5-10 urteko epean? Gogoeta, ziurrenik, epe luzeagorako da, baina epe laburragoan, 5-10 urteko epean, ze aldaketa izan daitezke egingarri? Gauza gehienak direla egingarri izaten hasteko. Lan eremuko jauzia, prestatu egin beharko du urte batzuetan, baina jada nolabait esan zuen, kasu honetan gainera, Jaurlaritza ere, Jaurlaritzako Aholku Batzordea ere ildo beretik doa, bta, bueno, hor hasita daude pauso batzuk ematen Aholku Batzordetik. Eta denean horrela. Batzuk beharbada denbora epe luzeagoko apustuak dira, baina nik uste hurrengo agintaldian, hurrengo agintaldietan, jada, ikusteko moduko aldaketak gerta litezkeela iruditzen zaigu. Baina hori ez dago gure esku, esan nahi dut, gure esku dago dagoena, eta hau da gogoeta prozesu bat, eta zerbitzu bat, bisio horren formulazio zerbitzu bat. Horiek izanda erronkak, hemendik 25 urtera, gogoeta hau non ikusten duzu edo zein helmugak egotea litzateke egingarri? Hemendik 25-30 urtera ikusi behar dugu, ikusi beharko genuke euskaraz bizitzeko hautua egin duen nukleo sendo bat. Nukleo sendo bat, bere bizitzako funtzio funtsezko guztiak euskaraz egiteko gaitasuna, motibazio eta aukera duena. Eta Gobernu politiken edo gizarte politiken zeregina da multzo sendo horri bideragarritasuna emateko. Eta komunitate estrategien zeregina da multzo sendo horri bulkada elikatzea eta bulkada elikatzeak eskatzen dugu. Gutxi samar aipatu dugu hau. Baina bisio honetan etxeko lanak ez dira bakarrik gobernuentzat, euskararen mugimendu sozialarentzat ere bai. Eta nolabait planteatzen duguna da euskararen biziberritzearen mugimendu dimentsioa indartu behar dugula. Asko erakundetu gara, bai erakunde publikoen aldetik, baina bai euskalgintza ere, asko teknifikatu eta erakundetu delako. Hori ona da, bai? Erakunde sozial eta enpresa espezializatuz bete zaigu Euskalgintza. Ondo. Hori nahi genuen. Baina horren arriskua da guzti horren mugimendu dimentsioa ahultzea. Zer da mugimendu bat? Mugimendu bat da gizartera amets bat, utopia bat taupatzen duen, barreiatzen duen indar sozial bat. Gizartera euskararen ametsa taupatzeko indar sozial hori, dimentsio, mugimendu-dimentsio hori pixka bat ahuldu zaigu eta hori berriro eratu behar dugu. Seguru asko, oso gauza askoren behar besarkatzailea, zeharkatzea eta doinu propioa duen mugimendu artikulatu batekin, ez? Uste dut horretarako zuntzak baditugula. Zeruan ere ez gaude. Hor dago Topagunea eta Euskaraldia eta eta Korrika eta bai euskarari garai batekoa. Zuntzak baditugu, baina hori ere bada nolabait euskararen komunitatearen parte baten zeregina, ezta? Bulkada elikatzea. Frustrazioa eta ezkortasuna bidelagun baldin badira, bidelagun txarrak dira? Ez derrigor. Garbi dago iraganean gatozela euskalgileok, euskaltzaleok, euskararen bizitza honetan inplikatuta gaudenok gatozela gure arteko zatiketa estrategiko handi batetik, besteak beste, nahiz eta gu elkarrekin ados egon askotan, bueno, bisio politiko oso arrakalatuak genituelako: batzuk instituzioen alde, beste instituzioen kontra, borroka armatua tarteko zela. Horrek ekarri dizkigu, baita ere, ba, uste handien frustrazioak. Horrek ez, ez horrek bakarrik, baizik eta euskararekin ere amestu genituenak eta bidean gelditu direnak. Orduan, emozio malgutasun desberdin asko nahasten da euskararen iritzi publikatuan, nolabait esanda. Eta hori onartu behar da eta ez da txarra. Kontua da behintzat jende asko kabitzen garela, pesimismo aktiboaren punta batetik hasi eta optimismo kritikoaren beste puntaraino, ez. Orduan, optimismo kritikotik pesimismo aktibora jende asko kabitzen gara, beharrezkoak dira irakurketa desberdinak. Zentzuzkoak dira baita ere, euskarak gaixotasun larri bat duela esaten dutenak, hala baitu. Kontua ez da hori ukatzea: Minbizia du euskarak. Kontua da, orain dela 60 urte minbiziaren kontrako terapia esperimental bat jarri genuen martxan. Momentu honetan gainera, munduko beste askorentzat inspiragarri dena. Minbiziaren inguruko kontrako terapia esperimental horrek partzialki funtzionatu du, baina gorputz honek minbizia izaten jarraitzen du. Orduan, badago jendea minbiziaren izaera eta terapiaren ahultasuna azpimarratzen dutenak, eta ondo, arrazoi dute. Neurri batean. Badira beste batzuk egiten dutenak beste aldarte bat. Minbizia dauzkagu, baina bizi nahi dugu positibo eta goazen aurrera eta goazen terapia hobetzera. Bueno, nik uste dut puntu horretan gaudela eta ez dugu kontsentsurik behar diagnostikoetan. Behar duguna da aurrera elkarrekin lan egiteko bisio batzuk adostea. Jon Sarasua, Euskaltzaindiako Euskararen Gogoetaguneko koordinatzailea estimatua dago. Euskadi Irratiko Faktoriara etorri eta Euskararen Egunaren bezperan egin diguzun bisita eta irakurketa. Hurrengo urtera arte.