Pasa den astean argitaratu zen zein enpresek jasoko duten LanHitz dirulaguntza. Horien artean daude Oiartzungo Lanin egitasmoaren aholkularitza jaso duten eta euskara sustatzeko jarduerak egin dituzten Berkomat eta Ekolur enpresak.
Lehenago ere aipatu izan dugu LanHitz dirulaguntzak Eusko Jaularitzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak esleitzen dituen dirulaguntzak direla. Enpresetan euskara sustatzeko ekintzak egiteagatik edota euskara plana izateagatik ematen dituzte laguntza ekonomiko horiek, eta egindako ekintzen araberako kopurua izaten da. Informazio gehiago hemen.
Jarraian duzue Hizkuntza Politika Sailak argitaratutako ebazpena, bertan ikusiko duzue dirulaguntza jasoko duten enpresa guztien zerrenda.
Aurtengoan Oiartzungo 5 enpresa aurkeztu dira dirulaguntza horietara eta 5ek jaso dute. Horien artean daude Berkomat eta Ekolur. Bi enpresa horiek hizkuntza aholkularitza jaso dute Lanin Egitasmoari esker, eta euskara sustatzeko eta lanean eta zerbitzuetan euskararen presentzia bermatzeko ekintzak egin dituzte. Horrela, ekintza horiek aurrera eraman ahal izateko, Berkomat-ek 2.839,00€ jasoko ditu, eta Ekolurrek 4.250,00€. Zorionak!
Ezin aipatu gabe utzi datorren urtean beste deialdi bat egongo dela eta dirulaguntza horiek berriro eskatzeko aukera izango duela hala nahi duen orok. Horregatik, Laninetik euskara sustatzeko ekintzak egitera animatu nahi zaituztegu; guk horretarako aholkularitza eta laguntza eskainiko dizkizuegu, eta Eusko Jaurlaritzak, laguntza ekonomikoa. Beraz, jarri gurekin harremanetan lanin@oiartzun.eus helbidearen bidez.