Abenduko Lanin podcastean Mikel Urdangarin eta Maialen Otegi aholkulariek enpresetako ekitaldiak antolatzerakoan hizkuntza kudeaketari dagokionez nola jokatu azaldu ziguten. Honakoa azalpenaren lehen zatia izan zen, urtarrilean gaiari helduko baitiote berriro ere.
Enpresa batzuek ekitaldiak antolatzen dituzte egoitzak irekitzen dituztenean, zerbitzu edo produktu berriak aurkezten dituztenean, baita haien ibilbidean une mugarri edo data zehatz batera iristen direnean ere.
Bada, ekitaldi-publiko horietako bat prestatzerakoan, oso garrantzitsua da gauzak ondo antolatu eta planifikatzea. Planifikazio horretan, hizkuntzei emango zaien trataera ere zehaztu behar dugu, komunikazioa bermatzeko eta inor ez gutxiesteko, interesatzen zaizkigun pertsona horiek guztiek senti dezaten ekitaldia haientzako prestatua izan dela.
Entzun podcasta hizkuntzen kudeaketa ekitaldietan nola txertatu ikusteko.