Lanhitz dirulaguntzari buruzko zalantzak argitzeko online saioa apirilaren 25ean

Lanhitz dirulaguntza zer den zehatzago jakin nahi duzu? Zalantzak dituzu laguntza eska dezakezun ala ez? Nola egin behar da, zehazki, eskaera? Galdera horiei guztiei erantzuna emateko bi saio antolatu ditu LANIN zerbitzuak datorren asteartean, hilaren 25ean.

Saioak online izango dira; bat goizeko 10:00etan izango da, eta bestea arratsaldeko 16:00etan. Parte hartu nahi dutenek bilera-gelarako sarbidea eskatu beharko dute lanin@oiartzun.eus helbidera idatzita; erantzunean jasoko dute esteka eta bileran sartzeko beharrezko pasahitza. Azken momentura arte egongo da izena-emateko aukera.

Beraz, dirulaguntza deialdiari buruz gehiago jakin nahi baduzu edota eskaera egiteko laguntza behar baduzu, apirilaren 25eko saioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Saioan parte hartu ezin bazenute, honako sarreran informazio gehiago eskura dezakezue: LanHitz dirulaguntzen 2023 deialdia irekita

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude