LanHitz dirulaguntzen 2023 deialdia irekita

2023an zehar euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko egindako ekintzengatik LanHitz dirulaguntza eskaera egiteko epea irekita dago, eta maiatzaren 2a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2 milioi euroko aurrekontua erabiliko du EAEko sektore pribatuetako lantokietan 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzetara (Lanhitz deialdia).

Aurreko urtean bezala, dirulaguntza eskatu ahal izateko aukera ezberdinak daude, urtean zehar euskararen sustapenean aurrera egiteko egindako ekintzen arabera. Horrela, lau multzotan banatzen da eskaera egiteko aukera eta bakoitzak bere esteka du eskaera egiteko:

1. multzoa: ekintza solteak

Entitatean euskara planik izan gabe euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak laguntzen dira diruz; gehienez ere, hiru urtez eska daiteke multzo honetako laguntza.

2. multzoa: diagnostikoa eta euskara-plana (+ ekintza solteak, aukeran)

Entitatean euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta euskara plana diseinatzea, eta, nahi izanez gero, abian jartzea ekintza solteak eginez. Urte bakarrean lagunduko dira multzo honetako jarduerak.

3. multzoa: urteko kudeaketa plana

Entitatearen euskara plana eta urteko kudeaketa plana oinarri izanda, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan, Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenak.

4. multzoa: proiektu estrategikoak

Entitateko euskara planak ibilbide luzea izanda, edo euskararen kudeaketan maila aurreratuan egonda, euskara planetik harantzagoko hizkuntza proiektu estrategikoak garatzea. Multzo honetan hiru urtez dirulaguntza jaso dutenek aurreko hiru urteetan Bikain ebaluazioa egina izan beharko dute laguntza berriro eskatu ahal izateko.

Hala ere, aurtengo deialdian badaude berritasun batzuk ere:

  • Euskararen erabilerari zuzenean lotutako Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak abiaraztea
  • Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak: Euskaraldia, Korrika, soziolinguistika gaiak, euskararen aldeko ekimenak, eta abar.
  • Euskara Batzordearen jarduerari dagokion gastuan aplikatzen den muga aldatu da aurtengo deialdian (15.artikulua). Euskara batzordekideen eta euskara-lantaldeen lan-bileren orduei dagokien kalkulua egiteko erabiliko den muga: 30 euro langile/orduko.

Lanhitz deialdiaren inguruko argibide gehiago dauzkazue Eusko Jaurlaritzako atarian. Horrez gain, multzo bakoitzaren azalpenarekin batera aurkituko dituzue eskaera egiteko estekak.

  • Behin eskaera eginda, ondorengo izapide guztiak (espedienteak ikusi eta jarraipena egin, jakinarazpenak eta komunikazioak  jaso, dokumentazioa osatu…), egoitza elektronikoko nire karpeta ataletik egingo dira.

Ez ahaztu! Eskaera aurkezteko laguntzarik behar baduzue, jo LANIN zerbitzuko kideengana lanin@oiartzun.eus helbidera mezua idatzita.

Related Posts

One thought on “LanHitz dirulaguntzen 2023 deialdia irekita

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude