Martxoko Lanin podcastean gonbidatu berezia izan genuen: Ander Arbulu Berguera, Jai Hornidurak enpresako kidea. Lanean euskara txertatzeko aurrera pausoak ematen ari dira, eta esperientziaren berri eman zuen gonbidatuak.
Jai Hornidurak Oiartzunen kokatuta dagoen enpresa da, eta 30 urte darama higiene-materiala eta garbiketa-hornigaiak banatzen. 30 urte horietan haien arteko harremanak euskaraz izan dira lanean; hala ere, zerbitzua euskaraz ematerako garaian hutsune batzuk zituztela ikusi zuten. Hori horrela, webgune berria sortzerakoan euskaraz egiteko hautua egin dute, eta horri esker, “jaso ditugu pare bat eskari (euskaraz) eta bi bezero irabazi ditugu”.
Hemendik aurrera, katalogoa ere itzuliko dute eta atera irekita uzten dute etorkizunean beste ekintza batzuk egiteko.
Horretarako Lanin zerbitzuaren laguntza izan dute, eta horri buruzko azalpenak ematen ditu podcastean. Entzun ezazue!