25.podcast honetan, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza zerbitzuak eta Oiartzungo Udalak Lanin kontratu berria sinatu dutela kontatu digute aholkulariek. Beste bi urtez, gutxienez, arituko dira Oiartzungo enpresetan hizkuntzak kudeatzeko zerbitzua eskaintzen.
2016an abiatu zen Lanin sortzeko hausnarketa eta 2017tik martxan dago zerbitzua. Ordutik, hainbat enpresari lagundu die Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak, Oiartzungo Udalarekin batera, lan-munduan euskara sustatzeko. Orain kontratu berria sinatu dute, eta hainbat berritasun izango ditu zerbitzuak.
Horien berri izan nahi baduzue, entzun podcasta!