Maiatzean iragarri genuen moduan, Oiartzungo udalak Euskaraz Urtabe prozesua jarri du martxan. Prozesu parte-hartzailea izango dela iragarri zuen, eta orain, enpresa arloko parte-hartzaileen bila ari da, haien iritzia entzuteko.
Prozesuaren hasieran galdetegi bat zabaldu zuten oiartzuarren artean, eta orain arte Euskararen Sustapenerako Planean jasotako ekintzei buruzko iritzia galdetu zitzaien. Bigarren fase honetan, iritziak bertatik bertara jaso nahi ditu Udalak eta horretarako, Ahize-AEK-ko aholkulariekin batera, saio ireki batzuk antolatu ditu.
Saio horiek arloka banatu dituzte, eta 5 lan-mahai osatu, 5 egunetan elkartuko direnak:
- Euskalgintza eta hedabideak: ekainaren 14an, 18:30ean, Landetxe erakinean.
- Aisia, kultura eta kirola: ekainaren 21ean, 18:30ean, Landetxe erakinean.
- Arlo sozioekonomikoa: ekainaren 28an, 15:30ean, Landetxe erakinean.
- Gazteak: irailaren 15ean, 18:00etan, Landetxe erakinean.
- Hezkuntza eta familia: irailaren 20an, 17:00etan, Landetxe erakinean.
Horien helburua arlo bakoitzeko euskararen egoera jasotzea da, herritarren ahoetatik entzutea, eta horrez gain, hurrengo plangintzaldirako lehentasunak eta proposamenak lantzea. Saioak bi ordukoak izango dira, arinak eta dinamikoak, denon parte-hartzea sustatuko dutenak.
Laninetik enpresetako eta merkataritzako langileei dei egin nahi dizuegu bertan parte-hartzera. Izan ere, saio horietan arlo sozioekonomikoko euskararen egoerari buruzko zuen iritzia eta proposamenak adierazi ahal izango dituzue, eta horren arabera eraikiko dira hurrengo urteetako ekintzak.
Euskaraz Urtabe prozesuko kideek honako galdetegia zabaldu dute lan-mahai horietan parte hartzeko: https://questionpro.com/t/AXnPCZyldd Anima zaitezte!