Euskara ikastaroetan aurrematrikula epea zabalik

2023/2024 ikasturtean euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? Hala bada, jakizu aurrematrikula zabalik dela Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian.

Aurrematrikula webgune HONETAN nahiz Intxixu AEKn egin daiteke. Online ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, orduan aurrematrikula hemen egin dezakezue.

Aurrematrikula ekainaren 28a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

ā€“ %5eko deskontua ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2022/23- prezioetan aplikatzen da).
ā€“ Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
ā€“ Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Gogoratu Oiartzungo Udalak euskara ikasteagatik dirulaguntzak ematen dituela.

Zalantzarik izanez gero, jo Intxixu AEK euskaltegira (Landetxe eraikina, 2.solairua).

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude