Lanhitz dirulaguntza eskatzeko epea ireki da

Enpresetan euskararen erabilera areagotzeko Lanhitz dirulaguntzak banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak, eta 2024ko deialdia zabalik da dagoeneko. Euskara sustatzeko garapen maila ezberdinetako urratsak finantzatzen dituzte, eta horregatik, zuen enpresaren egoera dena delakoa izanda ere, ekintza handi zein xume diruz laguntzeko aukera izan dezakezue. Eskaerak uztailaren 8a baino lehen egin behar dira.

 

Hiru multzotan dago sailkatuta Lanhitz:

  1. multzoa: ekintza solteak laguntzen dira, 6.000 euroko muga du.
  2. multzoa: diagnostikoa eta euskara plana diseinatzea ( + ekintza solteak], 14.000 euroko muga.
  3. multzoa: euskara plana duten entitateek eska dezakete (35.000 euroko muga)
  4. multzoa: proiektu estrategikoak garatzea (35.000 euroko muga)

Informazio osoagoa hurrengo estekan duzue: Lanhitz_EUS

Lanin zerbitzuko aholkulariok zuen enpresan euskararen erabilera sustatzeko proposamenak egin ahal dizuegu, eta horiek finantzatu ahal izateko bidea markatzeko gidaritza emango dizuegu.

Horretarako, gurekin harremanetan jar zaitezkete Lanin postaren bidez (lanin@oiartzun.eus) edo telefonoz 630 88 94 29 (Mikel) / 688693477 (Araitz).

 

 

 

 

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude