Confebaskek adierazi du euskara ez dela arazo atzerriko talentua erakartzeko

Tamara Yague Confebask enpresarien elkartearen buruaren ustez euskara ez da arazo talentua erakartzeko. Iruditzen zaio atzerriko hizkuntzetan ikasteko eskaintza urria dela, eta hori ez dela nahastu behar euskararen sustapenarekin.

Yaguek honela azaldu du bere iritzia: «Gure lurraldean bolada baterako dauden nazioarteko langileen seme-alabei agian falta zaizkie jatorriko curriculumarekin bat datorren ikasketetan jarraitzeko moduko ikastetxe gehiago, baina horrek ez du zerikusirik euskararekin. Bi gai horiek ez daude elkarrekin lotuta».

Duela bi aste Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak egindako adierazpenetatik urrundu nahi izan du Yaguek.

ARGAZKIA: OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Confebaskek, PwC ahokularitzari eskatu zion aztertzeko lantokietan euskarak izan duen bilakaera, eta haren berri eman du aste honetan. Ikerketaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen %27k euskara erabiltzen dute beren lanpostuan. 2021eko datua da hori. 1991n, %15 ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude