Oiartzungo enpresei zuzendutako hiru ikastaro antolatu ditu Lanin zerbitzuak. Azaroan eta abenduan izango dira ikastaroak, on line, eta euskara hobetzeko balioko dute. Ostiralean amaituko da izena emateko aukera.
1. Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1): azaroaren 11tik 18ra. Telefonoa euskaraz hartzeko unean urduritu egiten zara? Hitz egiterakoan segurtasuna irabazi nahi duzu? Hala bada, hau da zure ikastaroa! Online izango da ikastaroa, eta ordubeteko bi konexio egun izango ditu, azaroaren 11n eta 18an.

2. Mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaroa (B2): azaroaren 18tik 28ra. Mezuak idaztean sortzen diren ohiko zalantzak argituko ditugu, eta orri zuriari diogun beldurra uxatzeko tresnak landuko ditugu. Lanak on line egingo dira, eta konexio egun bat izango du, azaroaren 28an.

3. BERRIA! Adimen artifizialean hastapenak (B2-C1): abenduaren 9tik 18ra. Adimen artifiziala euskaraz erabiltzeko gakoak landuko dira.
